Synopsis Orekako basoa 1. Gau luze bat
Paco Sordo, 2022an 'El pacto' lanarekin Espainiako Komikiaren Sari Nazionala eskuratutakoa eta haurrentzako 'Niko' komiki sailaren egilea, inor epel utziko ez duen album batekin datorkigu Txikiberri bildumara. Marrazki atsegin eta biribilduekin (aitonaren tripa, Hannahren begiak, Txerrinfinituaren pertsonaia...), kolore biziekin (neoi koloreko mamuak!) eta antzinako grabatuen modura apaindutako orrialde ederrekin, suspense handiko eta ustekabe ugarietako kontakizuna aurkezten digu, Grimm anaien ipuin klasikoak gogora ekartzen dituen horietakoa. Egileak, alabaina, bere ohiko umore absurdoa gehitzen du, eta lehen orrialdeetatik harrapatuko gaituen abentura jostaria ehuntzen du pertsonaia multzo barregarri batekin.