to, mieltxo
Kazabon, Antton
Basque

Synopsis to, mieltxo

Mieltxo mutiko bizkor eta kirolzalea urteek aurrera egin ahala moteltzen hasi zen, eta batez ere handitzen, izugarri handitzen eta handitzen. Hamar urterekin metroa eta laurogei neurtzeraino. Orain ba al dakizue zenbat neurtzen duen?Bi metro eta berrogei zentimetro. Ikaragarria egin da. Nola konponduko ote da lo egiteko? Eta eskolan? Lagunek barre egingo ote diote?

Antton Kazabon
Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak... Guztira 60 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak direlarik.
EAN
9788433021601
Year of edition
2007
pages
64
Binding
Tapa blanda o Bolsillo
Idiom
Basque
Collection
(EUS).HAUR ETA GAZTE LITERATURA
High
200
Width
130
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres