Orekako basoa 1. Gau luze bat
Sordo, Paco
Euskera
Novedad

Sinopsis Orekako basoa 1. Gau luze bat

Kalekumea da Hannah txikia, eta, lehen aldiz, aitonarekin bakarrik pasatu behar du uda. Aitona baso harrigarri bateko zaintzailea da: zuhaitzak paseatzera joaten dira aspertzen direnean, animaliek hitz egiten dute, 120 urteko gnomoek nerabezaroaren krisia dute... Arazo bat badago, ordea, Basoko Izpirituak argi uzten baitu lehen egunetik ez duela neskatila bere lurraldean nahi, eta, amorruaren amorruz, amaierarik gabeko gauean murgilduko du basoa. Lagun berriekin batera, basoko izpirituen bila abiatuko da Hannah, errespetatu ezean arriskutsua izan daitekeen natura aztoratzaile hori baretzen saiatzeko.

Paco Sordo, 2022an 'El pacto' lanarekin Espainiako Komikiaren Sari Nazionala eskuratutakoa eta haurrentzako 'Niko' komiki sailaren egilea, inor epel utziko ez duen album batekin datorkigu Txikiberri bildumara. Marrazki atsegin eta biribilduekin (aitonaren tripa, Hannahren begiak, Txerrinfinituaren pertsonaia...), kolore biziekin (neoi koloreko mamuak!) eta antzinako grabatuen modura apaindutako orrialde ederrekin, suspense handiko eta ustekabe ugarietako kontakizuna aurkezten digu, Grimm anaien ipuin klasikoak gogora ekartzen dituen horietakoa. Egileak, alabaina, bere ohiko umore absurdoa gehitzen du, eta lehen orrialdeetatik harrapatuko gaituen abentura jostaria ehuntzen du pertsonaia multzo barregarri batekin.
EAN
9788410332959
Editorial
Año de edición
2026
Páginas
208
Idioma
Euskera
nº colección
1
Colección
Txikiberri
Alto
228
Ancho
170
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres