Synopsis Kilker bat autopistan
[Pamiela]
«Kilker bat bezala paratu beharra dago autopistako zangan, inork entzuten edo ulertzen ez duen mezu batekin apika, jendearen bizitza ziztu bizian doan artean. Kilkerra. Baina kilker honek gaineko hego gogortuak igurtziz egiten duen hots zolia ez da beti-batekoa. Kilkerra ikuslea eta lekukoa da, memoriaduna eta pentsamenduduna. Ez da kilker bat: gogo kritikoa da».
[Joseba Sarrionandia]
«Zaratak estaltzen duen hotsaren bila jo genuen Atxagarengana [...] Behar zuen A-8ak kilkerraren hotsa».
[Maite Artola]