Urte osoko ardura
Lionni, Leo
Éuscaro

Sinopse Urte osoko ardura

Leo Lionniren fabula berri bat urteko hilabeteekin, urtaroekin eta naturaren zaintzarekin trebatzeko. Urtarrilaren lehenean, Edur eta Eder sagutxoek lagun berri bat egin dute: Zurtxo arbola hiztuna. Hasierako harridura gaindituta, urte osoan zehar bisitan joatea erabaki dute. Hilak aurrera joan ahala, Eder eta Edur ohartzen dira Zurtxok nola xurgatzen dituen euria eta elurraren ura, nola loratzen den udaberrian, fruituak ematen dituen udan edo hostoak galtzen udazkenean. Gabonak iritsita, Edur, Eder eta Zurtxo elkarren arteko adiskidetasun handia ospatu, eta hurrengo aldi berrian ere urte osoko ardura hartzeko prestatzen dira. Dagoeneko gure artean ditugu Leo Lionni handiaren obra klasiko honetako pertsonaia ezagunak, 1992an lehen aldiz agertuak baina Euskal Herrian orain arte ezagutzen ez genituenak. Album ezin hobea da hau urtearen zikloa, hilabeteak eta urtaroak ezagutzeko, eta baita irakurle txikienak natura eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazteko. Fabula zoragarri bat, formatu original batean argitaratua, eta urte osorako irakurgai ezin hobea.
EAN
9788491724155
Ano de edición
2025
Páxinas
32
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
Colección
Tamaina Handia
Alto
300
Ancho
140
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres