Sinopse Jendaurrean hitz egitea
Errespetu handia eragiten digu guztioi jendaurrean hitz egiteak. Beldur eszenikoa naturala da, baina beldur hori irauli, eta mehatxua aukera bihurtu behar dugu. Jendaurrean hitz egitea trebetasuna da, eta hori lor daiteke. Hau ez da magia, gimnasia baizik.
Prestaketa, praktika eta behaketa dira horretarako gakoak. Gaiaz ondo jabetu, helburu argi bat zehaztu eta entzuleengan pentsatu beti. Horixe da gakoa. Eta batez ere, sinplifikatzen jakitea; izan ere, sinplifikatzen dakienak anplifikatu egiten du.
Oro har ondo komunikatzea, eta bereziki jendaurrean, segurtasuna da, norberaren burujabetza, pentsaera askea. Autoestimua da. Denok lor dezakegu, eta horrela, arlo pertsonal nahiz profesionalean gero eta balioespen handiagoa duen gaitasuna eskuratuko dugu. Ausartzen al zara?