Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, Pirata ausartara, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturak Mendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoen eredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikaina bilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena...
Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alcantaren eta Gustiren liburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlari gaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere, jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan. Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepa aztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldi gainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere, Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintza bete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin eta irregularrekin laguntzen diote ilustrazioek.
Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamen trebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da; beronek, kontakizunaren hariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean hala begikotasunean ere indartu egiten du.
-5%
Antes:12,00 €
Después:11,40 €
IVA incluido

INDIAR TXIKIA es un libro del género INFANTIL Y JUVENIL de INFANTIL: DE 0 A 2 AÑOS del autor Alcántara Ricardo Gusti editado por EDITORIAL PAMIELA en el año 2019.
INDIAR TXIKIA tiene un código de ISBN 978-84-9172-126-0. En este caso se trata de formato papel, pero no disponemos de INDIAR TXIKIA en formato ebook.
16,00 € 15,20 €
10,00 € 9,50 €
16,50 € 15,68 €
¿Quieres que te contemos un secreto? 🤫 Suscríbete a nuestra newsletter y recibe las últimas novedades y promociones especiales. ¡Únete a nuestra comunidad de lectores y lectoras!
Responsable del tratamiento: Serlogal 2.0 S.L.; Contacto: protecciondatos@serlogal.com
Destinatarios: No se prevén cesiones de datos a empresas ajenas a nuestro grupo.
Derechos: Acceso, Rectificación, Limitación, Oposición y Portabilidad.
Se puede consultar la información detallada en nuestra Política de Privacidad....