1880tik irekia
Gottuso, Pietro
Euskera

Sinopsis 1880tik irekia

ALBUM IRUDIDUNAK EGITEKO
NAZIOARTEKO XIII. COMPOSTELA SARIA (2020)

«1880tik irekia» narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten diguna. Mendebaldeko hiri batean giroturik, erdialdeko kale bateko eraikin batek denboraren ibilbidea ikus dezakegu n?abardura askori erreparatuta: herritarren janzkera, garraiobideak, erakusleihoetako gauzakiak, jendearen ogibideak edo aurrerapen teknologikoak.

Janzkeran, kotapen harroa, garai viktoriarreko esmokina edo gaur eguneko moda, edo 20ko hamarkada alaiko estiloa edo 60ko hamarkadako hippie mugimendua. Zalgurdiak, lehen ibilgailu motordunak, zenbait markatako autoen silueta ezaguna, motoak, den-denak garai baten adierazgarri. Mugarri historikoak: mundu gerrak, 1918ko pandemia, gizakia Ilargira ailegatu zenekoa? Gizartearen antzaldaketa hartan, ez dira falta ez artea, ez etxetresnak, ez ordenagailuak edo bestelako tresna elektronikoak.

Aldaketa horiek guztiak Kronos adi-adi begira dagoela gertatzen dira, denboraren jainkoa, ate baten gainean hor baitago testigu, eta liburu-denda ere gertakari kate horren lekuko ezin hobea da; lekuko, eta, merkatuaren aurrerapenen eta dinamiken biktima ere bai.

Pietro Gottusoren irudiak tekniko akrilikoz eginak daude, zurean, eta n?abarduren aberastasunagatik nabarmentzen dira, baita zorroztasun historikoagatik ere, dokumentazio prozesu zorrotz baten fruitu.
EAN
9788491722014
Año de edición
2020
Páginas
32
Encuadernación
Tapa dura
Idioma
Euskera
Colección
Tamaina Handia
Alto
250
Ancho
250
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres