- Libros
- LITERATURA
- AMETS HANDI BAT
- Libros
- LITERATURA
- AMETS HANDI BAT
Sinopsis AMETS HANDI BAT
Astronomo maiek suge baten moduan irudikatzen zuten Esne Bidea; irudi hori bilakatuz joan zen, krokodiloaren antza zuen kanoa bihurtu arte. Orion konstelazioari loturik, animalia hau munduaren eta zeruaren arteko loturaren ikurra da, gizon-emakumeen eta jainkoen arteko loturarena. Esne Bidea, bestalde, oso lotua dago Done Jakue Bidearekin, bide-erakusle baitzen Compostelara zihoazen erromesentzat.
Indar eta aberastasun sinbolikoagatik, eta margo akrilikoarekin lortutako perfekzioagatik, Amets handi bat izan da sariaren irabazlea, 22 herritaldetako 280 lanen gainetik. Felipe Ugalderen lana "osoena eta orekatuena" zela esan zuen epaimahaiak, testuak eta irudiak elkar osatzen dutelako, irudien balio metaforikoagatik, eta denboraren kontzeptuaren tratamenduagatik. Liburu honetarako, epaimahaiaren iritziz, "berdin da adina, irakurketa desbedinak izan bailitzake", irakurlea haurra izan edo heldua izan.