Arma, tiro, bammm!
Irigoien Aranberri, Joan Mari
Euskera

Sinopsis Arma, tiro, bammm!

ôHamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm-bamm-bammà musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!ö. Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.
EAN
9788490270905
Editorial
Año de edición
2013
Páginas
572
Encuadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Euskera
nº colección
319
Colección
Literatura
Alto
215
Ancho
140
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres