BAINURA!
TURIN, ADELA/BOSNIA, NELLA
Euskera

Sinopsis BAINURA!

Bainuaren ordua atsegin eta josteta unea izan daiteke. Umeen estiloaren antzera egindako irudiekin disfrutatzeko aukera eskaintzeaz gainera,
«Bainura!» laguntza tresna ere bada, gurasoek seme-alabei autonomia hartzen lagun diezaieten: garbitzea edo jatea bezalako jarduera errazak helduen laguntzarik gabe egin ahal izateko, portaerazko jarraibideak beharko dituzte autonomoak izaten hasteko.
Haur hizkera orrialde guztiotan topatuko da: onomatopeiak, ikus- eta hitz-jolasak, liburu hurbil eta erakargarria bihurtzeko. Ipuineko protagonistari, haur gehienei gertatzen zaien bezala, nagikeria ematen dio bainatu behar izateak, batez ere jolasari utzi behar izateagatik. Egilearen beste estrategia bat umea lehoiz mozorratzea da, gizakien eta piztien arteko desberdintasuna agerian uzteko: piztiek ez dute arroparik erabiltzen ez eta xaboiz garbitzen ere.
Txalekoa, praka edo barruko arropa kentzea ezinbesteko urratsak izango dira bainuontzira joateko; baina behin han dagoela, jolasa ez da
zertan amaiturik, batez ere bainuaren ordua irudimenez inguratzen denean.
Taro Gomi-ren obraren ezaugarrien artean sormen askatasuna eta gizarteko lotsa edo ahalkeak ezarritako arauekin hausteko joera aurki daitezke. Hala, ilustratzaileak umearen biliztasuna erabateko naturaltasunez irudikatzearen aldeko apustua egiten du.
EAN
9788476816653
Año de edición
2011
Páginas
36
Encuadernación
Tapa dura
Idioma
Euskera
Colección
SIN COLECCION
Alto
250
Ancho
210
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres