- Libros
- JUVENIL: MAS DE 12 AÑOS
- BARNEKO LIBURUA
- Libros
- JUVENIL: MAS DE 12 AÑOS
- BARNEKO LIBURUA
Sinopsis BARNEKO LIBURUA
Bere prosazko idazkien artean, Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi) da agian garrantzizkoena. Irudi eta ipuin ederrez josia dago, ustekabez eta paradoxaz betea. Pasarterik pasarte, elkarrizketarik elkarrizketa, pentsakor jartzen gaitu eta logikaren haria haustera behartzen. Izan ere, «ez ulertzean datza ulermena».
Erlijioa hitzez osatua dago, eta beharrezkoak dira hitzak, baina «hitza, bilatzera bultzatzen zaituelako da baliagarri».
Mundu guztiko sufi derbitxeek jira-biraka jarraitzen dute dantzan, Rumi maisuak erakutsi zien bezala, den ororen bihotzari begira, den ororen funtsaren bila, hitz eta forma guztiak baino haratago.