Jende likidoa
Arrien Elordui, Nerea
Euskera

Sinopsis Jende likidoa

Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.
EAN
9788491096016
Editorial
Año de edición
2021
Páginas
192
Encuadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Euskera
nº colección
130
Colección
Narratiba
Alto
220
Ancho
150
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres