- Libros
- JUVENIL: MAS DE 12 AÑOS
- MAITEZ ETA MINEZ
- Libros
- JUVENIL: MAS DE 12 AÑOS
- MAITEZ ETA MINEZ
Sinopsis MAITEZ ETA MINEZ
Latza izan zen, errepika ezina, bikaina, baina horrelako batekin aski nuela pentsatu nuen. Eta oraindik ere tarteka, han-hartako bizipen hartara irudimenezko joan-etorri laburrak egin ohi ditut barruak eskatzen didanean. Beharbada, amona Inexik horretaz zer pentsatuko lukeen gehiegi pentsatu gabe.
Bai, badakit zer esan zenidan. Alexek batxilerra non egingo zuen bazenekiela. Baina gero eta gehiago nabaritzen zaizu Alexengana sentitzen duzun atrakzioa. Eta lasai, Aloña.
Hori zuk ezin duzu kontrolatu. Baietz usteko duzu, irudituko zaizu, baina sentimenduak ezin ditugu guk nahi dugun bidetik eraman. Hauek gu eramaten gaituzte nahi duten lekura eta nahi duten bidetik. Beraz, alferrik zabiltza. Zuk bihotzari kasu egin, eta horren aurka ez borrokarik egin, galtzaile aterako zara eta.