Uxío (euskara)
Romero, Martín
Euskera

Sinopsis Uxío (euskara)

Kaixo, Uxio naiz. Eta zu . Hitz horiekin gonbidatzen gaitu mutiko ilegorri eta bihurri batek bere komikira sartzera. Ia-ia eskutik eramango gaitu bere abentura txoroak eta ideia xelebreak deskubritzera. Uxiok lagun bat du, Ana, eta txakurtxo bat, Rosenda; horiek izango ditu laguntzaile bere joan-etorrietan, baita irudimen mugagabeak zabaltzen dizkion parajeetarako bidaietan ere. Sei urtetik aurreragokoentzako album honetako orri koloretsuek mutikoaren abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari. A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen liburuak 2019an, haur eta gazteentzako atalean. Epaimahaikoen hitzetan komikigintzaren aukera narratiboak bestelako modu interesgarri batez baliatzen ditu, umorez, jostari eta adinera egokiturik. Uxio galegoz argitaratu zen lehen aldiz.
EAN
9788417575694
Editorial
Año de edición
2020
Páginas
64
Encuadernación
Tapa dura
Idioma
Euskera
Colección
Txikiberri
Alto
260
Ancho
200
Otros lectores lo han calificado con
Déjanos tu opinión
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres