Bat, bi, hiru, txiruliru!
Patxiku, Leontzio, Pantxoa, otsoa
handia, ertaina, txikitxoa, txerritxoa?
Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du "Bat, bi, hiru, txiruliru!" liburua lehen irakurleen kutunetarikoa. Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten.
Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua; hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.
Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri.
Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. "Bat, bi, hiru, txiruliru!" lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da; baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.
-5%
Antes:12,00 €
Depois de:11,40 €
IVA incluído

BAT BI HIRU TXIRULIRU! é um livro do gênero CRIANÇAS E JOVENS de do autor Budde, Nadia editado por KALANDRAKA/PAMIELA no ano 2018.
BAT BI HIRU TXIRULIRU! tem um código ISBN 978-84-9172-048-5 e consiste em 16 Páginas. Neste caso, é o formato papel, mas não temos BAT BI HIRU TXIRULIRU! em formato ebook.
12,00 € 11,40 €
12,00 € 11,40 €
12,00 € 11,40 €
12,00 € 11,40 €
12,00 € 11,40 €
12,00 € 11,40 €
11,00 € 10,45 €
9,50 € 9,03 €
16,00 € 15,20 €
Anotese para receber novidades
Responsável pelo tratamento: Serlogal 2.0 S.L.; Contacto: protecciondatos@serlogal.com
Destinatários: Não estão previstas transferências de dados para empresas fora do nosso grupo.
Direitos: Acesso, Retificação, Limitação, Oposição e Portabilidade.
Informações detalhadas podem ser consultadas em nossa Política de Privacidade...