«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak? Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola.
Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak ?Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean.
Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.
-5%
Abans:14,00 €
Després13,30 €
IVA inclòs

Kote Katua eta munstroak es un libro del género INFANTIL I JUVENIL de ALBUMS IL·LUSTRATS del autor Martínez, Rocío editado por PAMIELA EDITORIAL en el año 2022.
Kote Katua eta munstroak tiene un código de ISBN 978-84-9172-262-5 y consta de 36 Pàgines. En este caso se trata de formato paper, pero no disponemos de Kote Katua eta munstroak en formato ebook.
14,00 € 13,30 €
16,00 € 15,20 €
18,91 € 17,96 €
16,00 € 15,20 €
5,00 € 4,75 €
6,24 € 5,93 €
15,95 € 15,15 €
10,00 € 9,50 €
29,00 € 27,55 €
15,00 € 14,25 €
11,00 € 10,45 €
17,00 € 16,15 €
Vols que et comptem un secret? 🤫 Subscriu-te a nostra newsletter i rep les últimes novetats i promocions especials. Uneix-te a la nostra comunitat de lectors i lectores!
Responsable del tractament: Serlogal 2.0 S.L.; Contacte: protecciondatos@serlogal.com
Finalitat: Enviament de comunicacions comercials. Base jurídica: Consentiment exprés.
Destinataris: No es preveu cessions de dades a empreses alienes al nostre grup.
Drets: Accés, Rectificació, Limitació, Oposició
Es pot consultar la informació detallada a la nostra Política de Privadesa