Aljebra lineala ondo egina
Axler, Sheldon

Sinopsi Aljebra lineala ondo egina

Aljebra linealeko testuliburu hau matematikako graduko zein graduondoko ikasleei zuzendua dago. Liburu honetan hartutako hurbilketa berritzailean, amaierarako utzi dira determinanteak; arretagunea aljebra linealaren xede nagusian jarri da: dimentsio finitua duten bektore-espazioetako eragile linealen egitura ulertzea. Egileak ohi baino arreta handiagoa hartu du kontzeptuak nondik datozen azaltzen eta frogak sinplifikatzen. Kapitulu guztietan ariketa interesgarriak daude ikasleei aljebra linealeko objektuak ulertzen eta erabiltzen laguntzeko. Ez da beharrezkoa ezagutza berezia edukitzea, baina bai heldutasun matematiko egokia. Horrela, liburuaren hasieran, bektore-espazioak, independentzia lineala, sortutako azpiespazioa, oinarria eta dimentsioa dira hizpide; ondoren, aplikazio linealak, balio propioak eta bektore propioak. Biderketa eskalardun espazioak azaltzen dira gero, eta, haien haritik, dimentsio finituko teorema espektrala eta haren ondorioak. Hurrena, berriz, bektore propio orokortuak erabiltzen dira eragile linealen egitura ulertzeko.
EAN
9788490826232
Any d'edició
2017
Pàgines
354
Col·lecció
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres