- Libros
- ARTE, ARQUITECTURA, CINE Y FOTOGRAFIA
- Animalien inbentarioa irudiduna
- Libros
- ARTE, ARQUITECTURA, CINE Y FOTOGRAFIA
- Animalien inbentarioa irudiduna
Sinopsi Animalien inbentarioa irudiduna
Animalien inbentarioa irudiduna honek mundu osoko fauna ordezkatzen duten ehun bat espezie biltzen ditu, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak, zeinak, 60 klase baino gehiagotan sailkaturik, animalia espezieen % 95 baitira. Animalia bakoitzari dagokionez, izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta haren deskribapena gehitzen da akuarelaz koloreztatutako marrazki naturalistaren ondoan.
Animaliak sailkaturik aurkituko ditugu, ingurune geografiko hauen arabera: oihan tropikala, basamortua, sabana, mendialde eta oihan epelak, eskualde polarra, ozeanoa, ur-bazterra, jendeztatutako eremua eta abeletxea. Hain desberdinak diren tukana eta behia aurkituko ditugu liburu berean, eta bien artean beste hamaika gehiago: dromedarioa, lehoinabarra, otsoa, arrabioa, hartz zuria, izurdea, burruntzia edo pauma. Liburu hau katalogo darwiniar interesgarria da, natura hobeki ezagutzeko eta, beraz, hura zaintzen laguntzeko.