Epizentroa
Loiola Pikaza, Nerea
Basc

Sinopsi Epizentroa

«Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa».

Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak? Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.

«Batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. Edo estrak. Edo dekoratua».
«Hezur-mamizkoa baino gehiago kristal-likidozkoa sentitzen da. Ezin damugitu.Mugitzen bada hautsi egingo da. Eta hausten bada, noizbait pertsona fresko eta duin bat gorde zuen edukiontziaren arrasto mingarriak baino ez dira belar gainean geratuko».
EAN
9788491096009
Editorial
Any d'edició
2021
Pàgines
132
Enquadernació
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Basc
nº colección
132
Col·lecció
Narratiba
Alt
220
Ample
150
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres