Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan
Elexpuru Agirre, Juan Martín
Basc

Sinopsi Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan

"Euskararen aztarnak Sardinian?" argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra dago Italiako iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen "Garaldea" liburuan (1978), eta geroxeago hari berari tiratu zion Bernardo Estornés Lasak Auñamendi Entziklopedian.

Baina harrezkero ez euskaldunek ez atzerritarrek, inork ez dio gaiari orain arte heldu. Obra honetan Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak, hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta laurehun antzeko, Italia ipar-mendebaldean ematen delarik dentsitaterik handiena, Piemonte, Aosta, Lonbardia eta Ligurian, antzinatean liguriarrenak izandako lurraldeetan. Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta laminak aurkituko ditugu Alpeetan. Eta hau guztia argazkiz eta mapaz ondo hornituta.
EAN
9788491722427
Any d'edició
2021
Pàgines
224
Enquadernació
Tapa tova o butxaca
Idioma
Basc
Núm. col·lecció
241
Col·lecció
Saio eta Testigantza
Alt
240
Ample
170
Altres lectors l'han valorat amb
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
La teva puntuació
Deixa'ns la teva opinió
/ caràcters