- Libros
- LITERATURA
- EZ DA ERRAZA, KATAGORRI
- Libros
- LITERATURA
- EZ DA ERRAZA, KATAGORRI
Sinopsi EZ DA ERRAZA, KATAGORRI
Istorio goxoa, samurtasunez eta sentiberatasunez betea, sakontasunez eta nahitaez jorratu beharreko gai honetarako atea irekitzen duena ere. Gainera, iradokizun irekiak eta lasaigarriak eskaintzen ditu, bizitzak aurrera egiten duela nabarmentzen dutenak
Elisa Ramónen istorioan doluaren osagai guztiak ageri dira: hasierako haserrea eta sumina, besarkadaren eragin sendagarria, oinazearen negar-intziriak, bakardadea, eta, nola ez, oreka emozionala maitasunaren eta oroitzapenen bidez berreskuratzen den unea. Rosa Osunak, ur-margoak, argizariak eta lapitzak nahasiz, irudi soil eta samurrak lortzen ditu. Nabarmentzekoa da nola asmatzen duen falta den pertsona irudikatzen, eta osagai sinboliko batzuek nola aberasten duten irudiz lagundutako irakurketa.