Haltzaren muinoa
Lertxundi Esnal, Anjel
Basc

Sinopsi Haltzaren muinoa

Kanta zahar ederrak ?haltzak ez du bihotzik? esan zuenetik, nola-halako fama izan du beti gure artean delako zuhaitzak. Orain, berriz, arbola haren ohorea berreskuratzeko bezala, ?Haltzaren muinoa? idatzi du Anjel Lertxundik.
Argumentua sinplea da: arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela. Haltzaren ibilerak zertan amaitzen diren eta istorioa nola bururatzen den jakiteko, berriz, liburua irakurtzea duzu onena.
Gure letren maisu handia den Anjel Lertxundik liburu itxuraz xume baina izatez mamitsua eskaintzen digu, hainbat perla ederrez beterikoa, eta hori guztia janzteko, Antton Olariagaren marrazkien laguntza paregabea izan du.
EAN
9788490279854
Editorial
Any d'edició
2020
Pàgines
120
Enquadernació
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Basc
Col·lecció
Bildumaz kanpo
Alt
215
Ample
105
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres