Heartstopper 4. Esan gabe doa
AA.VV.
Basc

Sinopsi Heartstopper 4. Esan gabe doa

Charliek ez zuen inoiz pentsatuko Nick erakarriko zuenik, baina orain bikote dira, eta modu ofizialean, gainera. Baina, ez hori bakarrik, uste du prest dagoela hainbesteko larridura sorrarazten dioten bi hitz horiek esateko: maite zaitut. Nickek ere gauza bera sentitzen du, baina baditu beste hainbat pentsamendu buruan bueltaka: aitari mutil-lagun bat duela esan nahi dio, baina, horretaz gain, Charliek elikadura nahasmendu bat duela uste du. Ikasturte berri bat hasiko dute, baina, era berean, garai berri bat izango da Nick eta Charlierentzat. Heartstopper serieko laugarren liburu honek intentsitate berri bat ekarriko digu. Egile britainiarrak sortu dituen pertsonaiak oso errealak dira, eta, orain, garrantzi handiko oztopo batekin egingo dute topo: Charlieren buruko osasuna oso ahul dago. Nick ere ohartu da horretaz eta Charlierekin batera heldu nahi dio kontuari. Ordea, 16 urteko mutil batek ezin diezaioke horrelako kontu bati bakar-bakarrik aurre egin; ikusi beharko du zer egin dezakeen hondoratzen eta bakartzen ari denari laguntzeko. Liburu honen ia 400 orrialdeak orain arteko liburuak bezain goxoak eta hunkigarriak dira, eta bihotza estututa irakurtzen dira. Komiki-seriearen azken aurreko alea, bosgarrena, 2026ko erdietan egongo da eskuragarri. Urte horretan amaituko da jatorrizko komiki-seriea, egileak azken alea argitaratuko baitu Hachette UK argitaletxean, seigarrena, alegia, eta, aldi berean, Netflix-en estreinatuko da egileak berak idatzi eta ekoitzitako film luzea.
EAN
9788410332652
Editorial
Any d'edició
2025
Pàgines
384
Idioma
Basc
Col·lecció
Txikiberri
Alt
234
Ample
153
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres