Hegaztien inbentarioa irudiduna
Aladjidi, Virginie
Basc

Sinopsi Hegaztien inbentarioa irudiduna

Hegan egiten dute, arrautzak erruten dituzte, mokoa dute? Baina horiek ez dira hegaztien pribilegio esklusiboak: saguzarrak ere egiten du hegan (eta ugaztuna da), barraskiloak (gasteropodoa) eta arrainek ere erruten dituzte arrautzak, dortokak (narrastia) eta olagarroak ere badute mokoa? Hegaztien berezitasun nagusia, beste inongo animaliek ez duten ezaugarria, hauxe da: beren gorputza eta hegoak milaka lumaz estalita daude?

Munduan badira 10.000 hegazti espezie baino gehiago, eta haietatik 80 bildu ditugu liburu honetan: hala pinguinoa nola kolibria; bai enara eta bai zozoa; hontza eta pelikanoa?

Hegaztien morfologia deskribatzeko balio duen hiztegi irudidun ttipi bat dakar hasieran. Gero, espezie bakoitzari dagokionez, argibide jakingarriak ematen dira: lumajea, elikadura mota, estaltzeko ohiturak? baita sortzen duten kantua edo hotsa ere. Hegazti bakoitzaren batez besteko tamaina eta hego-luzera ere ikasiko ditugu, bata bestearekin alderatzeko.

Bilduma honetako gainerako liburuetan bezala, honetan ikusiko ditugun irudiak estilo zientifikokoak dira, zehaztasun handiz eginak, garai bateko naturalistek beren landa koadernoetan egiten zituztenen gisakoak: errotuladorez nahiz tinta txinatarrez marraztuak, eta akuarela bidez koloreztatuak; horrela lortzen dute izaki zoragarri hauen irudi fin eta poetiko bat ematea.

Oso liburu erakargarria da, hegaztien irudi ikusgarriengatik ez ezik, haiei buruzko eduki tekniko ulergarri bezain jakingarriengatik ere bai, bertan erakusten baita nola egiten duten habia, nola aireratzen diren hegan eta nola egiten duten kantua.
EAN
9788491721734
Any d'edició
2020
Pàgines
80
Enquadernació
Tapa dura
Idioma
Basc
Col·lecció
Tamaina Handia
Alt
310
Ample
220
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres