IDENTITATEA ETA ANOMALIA
APODAKA, EDUARDO
Basc

Sinopsi IDENTITATEA ETA ANOMALIA

Euskal identitate-¡bizitzara hurbildu eta haren praktiken bideragarritasuna aztertzen du entsegu honek. Identitatea, berariaz edo oharkabean, eguneroko jardunetan nahiz jazoera berezietan, sortu, negoziatu, landu eta bizitzen den kode berezi bat da. Praktiketan zertzen den sentiera berezi bat, hain zuzen. Horregatik, identitatea deritzegu gure mundua egituratu eta zentzu komunez betetzen duten praktikei.

Halakoa ote dugu euskal identitatea? Euskal zera lantzean behin identitate mailara iristen bada ere, gehienetan arauzko identitate nagusiaren baitan egokitutako diferentzia izatera mugatzen da. Ez beti, ostera. Sarritan identitate orokorra arrailtzen duen anomalia gisa jarduten du eta. Eta hor du bizi-¡kemena, hor du zentzu bizigarriena. Izan ere, euskal identitatea ere kode bat da, sentiera bat; edo hobeto esan, hainbat kode, hainbat sentiera, beti euskal horren inguruko gatazka eta antagonismoan, zein nagusituko borrokan. Antagonismoak biziarazi eta mamitu du euskal zera. Batez ere, identitate nagusiari oldartzen zaizkion praktika anomaloek sortutako zeinu eta zentzuen bidez.

Zein nolako ahalmena izan dezakete gaur-¡gaurkoan praktika anomaloek zeinuak eta zentzuak sortzeko? Nola izan eta nola sortu oraingo zentzu-¡logiketan? Zer behar dute, garai hipermoderno hauetan, bizigarri eta beregain izaten jarraitzeko? Hori bera da, hortaz, entsegu honen nahia: paradigma sozial hipermodernoan euskal identitatearen bizitasuna eta, oso bereziki, bizi-¡indarraren baldintzak zein diren galdetzea eta aztertzea.
EAN
9788476819197
Any d'edició
2015
Pàgines
352
Enquadernació
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Basc
Col·lecció
167
Alt
215
Ample
150
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres