- Libros
- INFANTIL: DE 0 A 2 AÑOS
- INDIAR TXIKIA
- Libros
- INFANTIL: DE 0 A 2 AÑOS
- INDIAR TXIKIA
Sinopsi INDIAR TXIKIA
Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alcantaren eta Gustiren liburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlari gaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere, jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan. Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepa aztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldi gainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere, Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintza bete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin eta irregularrekin laguntzen diote ilustrazioek.
Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamen trebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da; beronek, kontakizunaren hariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean hala begikotasunean ere indartu egiten du.