Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980)
Sarrionandia, Joseba
Basc

Sinopsi Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980)

1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat. Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera.
EAN
9788491724452
Any d'edició
2025
Pàgines
180
Enquadernació
Tapa tova o butxaca
Idioma
Basc
Núm. col·lecció
280
Col·lecció
Saio eta Testigantza
Alt
240
Ample
170
Altres lectors l'han valorat amb
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
La teva puntuació
Deixa'ns la teva opinió
/ caràcters