Kandinga lehoia
Ofogo, Boniface
Basc

Sinopsi Kandinga lehoia

Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria, ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizuna urruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hango biztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar.

Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegia honetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain behera etorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-. Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basa animalientzat ez ezik, gizakientzat ere...

Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, eta bere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura, ikasbide hauxe aintzat hartzeko: ?Asko baduzu, ona da ezer ez dutenekin partekatzea?. Elisa Arguile?k estilo primitiboko ilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra eta kolore- kontrasteak nabarmentzen diren

«Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator, zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati eman zion hasiera, ondoren antzeko istorio liluragarriak ekarri ditu lekuetako kontalarien eskutik.
EAN
9788491722113
Any d'edició
2021
Pàgines
36
Enquadernació
Tapa dura
Idioma
Basc
Col·lecció
Tamaina Handia
Alt
220
Ample
270
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres