Kepa Anabitarte
Bidegain, Eneko
Basc

Sinopsi Kepa Anabitarte

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934) Euskal Herriaren askatasun egarriak mugitu du bizitza osoan. Familia euskaldun eta abertzale batean sortu zen Trintxerpe auzoan, langileen borroken eta zapalkuntza gogorraren testuinguruan. Gazte-gaztetatik ohartu zen Euskal Herriaren menderakuntzaz, eta berehala hartu zituen ardurak, herriaren askapena helburu. ELA sindikatuan hasi zuen ibilbide militantea, eta kartzelan egon zen hargatik. Municheko 1962ko kongresuaren ondoren, sindikatuaren lehen zatiketa handiaren eragileetako bat izan zen, herriaren askatasunera heltzeko bideei eta analisiei zegozkien funtsezko desadostasun politikoen ondorioz. ELA-berri taldeko arduradun izan zen geroztik. ESB alderdiaren sorreran ere parte hartu zuen, kooperatibismoan aritu zen, Gipuzkoako industria guneetako arduradun izan zen, Nabarralderen bultzatzaileetako bat, Orreaga iritzi taldeko kide, Gara egunkaria argitaratzen duen EKHE SA-ko lehendakari, eta abar. Kepa Anabitarteren biografia hau Euskal Herriko azken ehun urteetako kronika politiko bat da, oroz gainetik. Bidean ezagutu dituen hainbat eta hainbat erreferentziazko laguni buruz eta gertakari politiko, ekonomiko eta kulturalez ari da liburua, bide horretan osatu duen pentsamendu politikoaren oinarriak azaltzeaz gain.
EAN
9788491724100
Any d'edició
2024
Pàgines
216
Enquadernació
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Basc
nº colección
269
Col·lecció
Saio eta Testigantza
Alt
240
Ample
170
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres