- Libros
- ALBUMES ILUSTRADOS
- Kote Katua eta munstroak
- Libros
- ALBUMES ILUSTRADOS
- Kote Katua eta munstroak
Sinopsi Kote Katua eta munstroak
Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak ?Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean.
Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.