Sinopsi Lehengo harenez
Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.