LEHOIKUMEA
Prevert, Jacques/Ylla
Basc

Sinopsi LEHOIKUMEA

Kontakizun maitagarri eta konprometitua, Jacques Prévertek maisutasunez idatzia eta Ylla argazkilari handiaren begirada paregabeak atondua. Piztien Etxean, lehoikumek oihana du amets, amak askotan hitz egin baitio hartaz. Lehoikumeak askatasuna lortu ondoren, mundua esploratzeko abentura izugarrian sartuko da, eta ikusiko du gizakiekiko bizitza ez dela bera bilatzen ari zena. Etxera itzulirik, bere bizipenak kontatuko dizkio anaia txikiari, irudimen dosi batzuekin; izan ere, «landareen, pertsonen eta animalien bizitza, hain zuzen ere, errealitatez ez ezik, sekretu zoragarriz, irudimenez eta asmatutako egia egina baitago». Horrela amaitzen da «Lehoikumea», 1947an argitaratutako klasiko bat, Ylla argazkilariaren eta Jacques Prévert poetaren elkarlanaren fruitu. Askatasunari, maitasunari eta naturari egindako kantua da, denboraren joana gainditu duen kontakizun ausart eta konprometitua, giza eta animalien portaerari buruzko gogoeta interesgarriak planteatzen dituena. Pamiela- Kalandrakak lehen aldiz berreskuratu du testu osoa, gure herrian zentsuratua izan baitzen argitaratu zenean. Edizio honi esker aukera izanen dugu Jacques Prévert poeta frantses handiaz gozatzeko, eta, aldi berea, bi mundu gerren arteko argazkilari nabarmenetako baten lanari erreparatzeko.
EAN
9788491724704
Any d'edició
2026
Pàgines
40
Idioma
Basc
Col·lecció
SIN COLECCION
Alt
280
Ample
220
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres