Munduari bira eman zion ontzia
Sarrionandia, Joseba
Basc

Sinopsi Munduari bira eman zion ontzia

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren. XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtuko dute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogoa. Elkarrizketak, ez umorerik gabe, gai guztietarako giltzak eskainiko ditu: botere harremanak, gorbatak, truke ekonomiko desorekatua, kultur bestelakotasuna, botoi baten prezioa, arrazismoa, kosmosaren misterioa, memoria historikoa, lurraren propietatea, eskorbutoa, matxismoa, harrikoa egitearen garrantzia, globalizazioa Joseba Sarrionandiaren testua geu denon bizimoduaren baldintza historiko eta sozioekonomikoei buruzko kontakizuna da. Aresen irudiek osatzen dute hamaika urtetik ehun eta hamaika urtera arteko irakurleek goza dezaketen liburu hau.
EAN
9788491722830
Any d'edició
2022
Pàgines
168
Enquadernació
Tapa tova o butxaca
Idioma
Basc
Núm. col·lecció
13
Col·lecció
Mila gau
Alt
240
Ample
170
Altres lectors l'han valorat amb
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
La teva puntuació
Deixa'ns la teva opinió
/ caràcters