Sinopsi Oharra
Akordeoi formatuko liburu honetan, Daniel Montero Galánen ilustrazioek komikigintzaren eta zinemaren dinamismoa duten baliabide grafikoen bidez osatzen dute Pilar Serrano Burgosen testua. Detailez eta umorez betetako lana da: irakurraldi bakarrean agortu gabe, aurkikuntza berriak eskainiko dizkigu auzoko bizimoduan barneratzen garen aldiro.
Laminaren beste aldean, pertsonaia galeria zabal batek -maskotak barne- haien izaera, amets, sekretu? eta abarren berri ematen du, irudimenari mila aukera eskainiz Oharrako abentura alai eta optimistak argumentu narratibo berriekin luzatzeko.