- Libros
- INFANTIL Y JUVENIL
- Oliver Button poxpolin bat da
- Libros
- INFANTIL Y JUVENIL
- Oliver Button poxpolin bat da
Sinopsi Oliver Button poxpolin bat da
Tomie de Paolak bere eskarmentutik beretik idatzi zuen ipuin hau; gutti aldatu dira gauzak 1979az geroztik. Gaur egungo gizartean, zoritxarrez, oraindik ere bizirik diraute, neska-mutikoak beraien gustu eta kanpoko itxuragatik bereizten dituzten estereotipo eta genero rolak, arau sozialetatik at kokatzen denari jazarpena egiten zaio.
Neska-mutiko askok beren burua isladatua ikusiko dute Oliverrengan: duen sentsibilitate artistikoan, bere nahiak betetzeko erakusten duen irmotasunean, besteen arbuio, intolerantzia eta ulergaiztasuna gainditzeko egiten duen ahaleginean.
Tomie dePaolaren lanak -kolore leunetako irudi figuratiboz osaturiko binetak dituena- familia eta eskola alorretan jasotako laguntzaren garrantzia azpimarratzen du, Oliverrek bere autoestima indartu, eta merezi duen errespetua eta zoriontasuna lortze aldera.