Pilula urdinak
Peeters, Frederik
Basc

Sinopsi Pilula urdinak

Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko progratonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea. Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak -adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean- agertzen duen heldutasuna. Pilula urdinak komikiak Geneva hiriko Rodolphe T"pfer saria lortu zuen 2001ean; 2002an, Angulemako Komiki Azokaren album hoberenaren AlphÆArt sarirako proposatu zuten, eta 2005ean, Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Azokaren atzerriko obra onenaren sarirako.
EAN
9788416251834
Editorial
Any d'edició
2016
Pàgines
216
Enquadernació
Tapa dura
Idioma
Basc
Col·lecció
Nobela Grafikoa
Alt
240
Ample
170
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres