Primeras páginas
Sinopsi punki 1989 - 2008
Antton Dueso
Punkiren istoriotxo bat lehen aldiz Ipurbeltzen irakurri nuen, haurrei zuzenduriko komiki aldizkari dagoeneko historikoan. Merkatutik at geratu behar izan zuen hogeita hamar urtetan gogor eutsiz hilero argia ikusi zuen aldizkari hark, belaunaldi berriagoetako irakurleen eskasiagatik. Komiki aldizkaria baizik Ipurbeltz banku bat izan balitz (banketxeez ari naiz, ez parkean egon ohi diren horiez), ziurrenik instituzioek (autonomiko, estatu-mailako eta europarrek) esku hartuko zuketen, desagerpenaren ertzean zegoen une berean milioi kopuru handi bat sendagai gisa erabiliz.Baina ez zen hala izan: Ipurbeltz erabat desagertu zen azkenean. Hala ere, zorionez, ez zen berdin gertatu Punkirekin, aldizkarian bere txokoa zuen pertsonai ezagunenetariko eta maiteenetarikoarekin (ezagunena eta maitatuena ez bazen).Laburbilduz, Punkiren pasadizo ezberdinen bilduma honekin gozatu dezazuela neuk bezainbeste, eta ea ez diren horrenbeste urte igarotzen hurrengoaz gozatzeko.
Joxean Lopetegi BritLope