- Libros
- INFANTIL: DE 7 A 9 AÑOS
- Sandia-gidaria
- Libros
- INFANTIL: DE 7 A 9 AÑOS
- Sandia-gidaria
Sinopsi Sandia-gidaria
Testu errimatu hau Antonio Rubiok egina da, eta bere egitura erritmikoak eta osaerakoak tradiziozko literaturan dute jatorria, baina, hori bai, gaur egungo hiri giroko agertokian gure garaira ekarrita. Eraikuntzak eta merkataritza-guneak, zarataz gain-gain eginda joan-etorrian dabiltzan ehunka auto hartzen dituzten kaleak, estresak eta teknologia berriek biziki jota han-hemenka dabiltzan biztanleak, egun gu guztiontzat ezagun samarra den agertokira eramaten gaituzte. Nola haurtzaroko begirada gardenak eta lotsarik gabekoak, hala neska-mutikoen naturaltasunak eta sormenak ere errutina izugarri horrekikoak egin, eta, tak!, paisaia ilun eta kutsatua koloretsu eta baketsu bilakatzen dute.
Emilio Urberuagaren ilustrazioek -kolore bizi eta anitzeko paleta, trazuen dinamismoa eta ekarpen grafiko burutsuak tarteko direla- istorioan bertan kontatzen deneko halako zerbait gure ingurumarian ere amestera eta irudikatzera gonbidatzen gaituzte; lehen begiratuan gehiengoaren begietara oharkabean pasatu eta munta gutxikoa denak oraina eta geroa markatuko ditu egunerokotasunean.