Snarkaren ehizan
CARROLL, LEWIS
Basc

Sinopsi Snarkaren ehizan

Hamar kidez osatutako eskifaia ezin bitxiago bat itsasoen amaierako uharte batean bizi omen den Snark izaki fantastikoa ehizatzera joan da. Bidean aurkezten diren egoerak zentzugabeak dira, eta ehiza eta Snarka bera, kimerikoak.

Kontakizuna bertsotan emana dago, balada baten antzera, eta Carrollen aurreko beste obretan ohikoak diren gaiak berritzen dira Aliziaren zikloa ixten duen obra honetan ere: hizkuntzaren arbitrariotasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna, ametsaren baliabidea.

Carrollen idazlanak adin guztietako irakurleentzat gozagarri diren arren, Carrollek umeentzat idatzi zuen "Snarkaren ehizan": «Ziur nago ume askok atseginez eta bihotzez irakurriko dutela, eta nik idatzi nueneko adore berberaz», idatzi zuen. Carrollen garaiko umeen irakurle- heldutasun hura, gaur egun, haurtzaroaren amaieraren eta nerabezaroaren hasieraren arteko tartean kokatuko genuke.
EAN
9788491723813
Any d'edició
2024
Pàgines
80
Enquadernació
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Basc
nº colección
17
Col·lecció
Mila Gau
Alt
240
Ample
170
Otros lectores lo han calificado con
Deixa’ns la teva opinió
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres