abuztua eta elur egiten zuen
Gaztanbide, Iban
Basque

Synopsis abuztua eta elur egiten zuen

7 urtetik gorakoentzatAbuztuan bageunden ere elur egiten zuen. Elur zuria, elur hotza, elurra bai, elurra. Guzti-guztiok irrifarre disdiratsu eta luzea geneukan, baita helduak ere. Goiz zoragarri horretan gure auzoko ume guztiok etxetik arineketan atera ginen harriturik ikusteko zelan malutaz maluta teilatu gorriak, kotxeak, mendi berdeak eta hondartza! Zuriz margozten ziren. Ipuin baten barruan geundela zirudien, bai, magikoa, sinestezina. Abuztua eta elur egiten zuen!Iban Gaztanbide Bilbon jaioa da, 1969an. Denetarik egin duela esan daiteke, eta jakina, ez beti ondo. Publizitate ikasketak alde batera utzi zituen, eta lanean hasi zen 18 urte zituela. Euskara irakasle, eskaparate apaintzaile, kamiseta egilea, marrazkilari, publizista, sasimusikari, irudigile, spot zuzendari, hara non baita idazle ere... eta aipaezinak diren beste horrenbeste lanbide. Munduari kolore eman nahian dabil eten gabe eta istorioak asmatzea beti izan du gustoko. Ezagutu ez bazuen ere, bere biraitona Gumersindo jaunaren izakerak nolabaiteko marka ederra utzi egin dio. Beno, baina hori beste une batean kontatuko digun beste istorio bat da. Jazz ezzazzue.Egilearen marrazkiak.
EAN
9788433020802
Year of edition
2006
pages
64
Binding
Tapa blanda o Bolsillo
Idiom
Basque
Collection
(EUS).HAUR ETA GAZTE LITERATURA
High
190
Width
130
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres