Axularren gerizapean
Altonaga Sustatxa, Kepa
Basque

Synopsis Axularren gerizapean

1925eko irailaren 17a. Axularren Eguna ospatzen da Saran. Hara bertaratu ziren «Eskual-Herriko idazle maitatuenak», bai Iparraldekoak kasurako, Jean Barbier, J. Saint-Pierre "Anxuberro" eta J. Elizalde "Zerbitzari" elizgizonak, Jean Etxepare medikua eta Maddi Elizaga zein Hegoaldekoak A. Arzelus "Luzear", F. Irigarai "Larreko", A. Labaien, I. Lopez Mendizabal edo Migel Unamuno bilbotarra. Axularren konjuruak elkarretaratu bide zituen. Ehun urte joan diren arren, orduko Axularren Egunak badu gozo bat oraindik ilaundu ez dena, eta maite, gaurko egunean ere maite ditugu han batu zirenak. "Axularren gerizapean" leitzean, irakurleak intrigazko kontakizun kilikor bat aurkituko du, ikosaedrikoa. Istorioaren une nagusiak atzekoz aurrera harildu dira: Sarako jaia 1925ean, Zornotzako bazkaria 1914ko urrian, 1921eko ekaineko idazle-bilkura Oiartzunen. Liburuaren lerroetan zehar trantsitatzean deskubrituko dira mugarri horietako protagonista agerikoak adibidez, Tene Mujika edo E. Bustintza "Kirikiño" eta bai beste hainbat pertsonaia ere, ahantziak eta ezkutukoak, Maurice Souberbielle medikua, esate baterako.
EAN
9788491723073
Year of edition
2022
pages
192
Binding
Soft cover or pocket
Idiom
Basque
Collection no.
46
Collection
Upaingoa Saila
High
190
Width
130
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters