Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Basque

Synopsis Herriaren hezkuntza eta demokrazia

1917ko iraultzak gizateriaren historia aldatu zuen. Aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza sistema berria izan zen. Botere politikoa Tsarren eta burgesiaren eskuetatik sortu berri zen Estatu sozialistara pasatzean hasiko zen benetako eraldaketa. Iraultzaren biharamun horretan eraiki zituzten haurtzaindegiek, eskolek, ikastegi politeknikoek eta liburutegiek hamarkada luzez literaturarako, zientziarako, arteetarako eta pentsamendurako gune nabarmen bilakatu zuten SESB, inguruko herrialdeak eta munduko iraultza askotarako inspiratzio iturrietako bat izango ziren. Hezkuntzaren eta artearen egitura berri horien sorreran zuzendarietako bat izan zen Nadezhda Krupskaia, Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburuan nabarmentzen den ikuspegi zabal, dialektiko eta zorrotzarekin. Iraultza lehertu baina bi urte lehenago idatzi zuen liburua eta iraultzarekin batera argitaratu zuen lehenengo edizioa. «Oraindik lan handia dago egiteko irakasleekin benetan har dezaten lan-eskolaren gidaritza. Lehen ez zen beharrezkoa askorik jakitea irakaskuntza-eskolara joateko: diziplina izan, orrialde honetatik honetara ikasi' eta kito. Baina lan-eskola beste kontu bat da, irakasleak asko jakin behar baitu eta gaitasun ugari izan behar baititu. Ikasi, ikasi eta ikasi, horixe egin behar dute orain errusiar irakasleek.»
EAN
9788416946952
Editorial
Year of edition
2024
pages
164
Binding
Tapa blanda o Bolsillo
Idiom
Basque
Collection
PEDAGOGIA
High
190
Width
125
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres