Iratxo txikia eta shatranj partida
Ortiz, Álvaro
Basque

Synopsis Iratxo txikia eta shatranj partida

Bazen behin ekialde urruneko herrialde bateko sultan bat, iratxo bati bi gurari eskatzeko aukera zuena. Halako batean, Amina alabak eta jauregiko bizimodu bakartiaren tristurak bultzaturik, iratxoari deitzea deliberatu zuen sultanak, oso gurari xume bat eskatzeko: shatranjean -xakearen antzeko antzinako mahai-joko bat- aritzeko lehiakide bat. Aita-alabak zur eta lur geldituko dira lehenagoko iratxoaren ordez haren alaba Ayu azaltzen zaienean, sultanaren guraria betetzeko asmotan. Iratxo txikia, ordea, oso gaztea da, eta ez da ondo moldatzen ez shatranjean, ezta magia kontuetan ere. Horren ondorioz, neskatila biek eta haien lagun Ahmedek oso urrunera egin beharko dute bidaia, Ayu iratxo eskarmentu gabearen hanka-sartzeak zuzentzeko. Álvaro Ortizek zinez baliatu ditu bere kontalari dohainak irakurle gazteenen mesedetan, eta mitologia klasikoaren kutsua duen abentura guztiz modernoa sortu du. Elkarrizketa arinek, nonahi azaltzen den umoreak eta marrazki dinamikoek osatzen dute Aragoiko egileak asmaturiko kontakizuna, eta haren eskutik barneratuko gara basamortuan eta urruneko jauregietan, Ayuren abenturen arrastoan. Gehiago etorriko ahal dira!
EAN
9788418909122
Editorial
Year of edition
2022
pages
168
Binding
Tapa blanda o Bolsillo
Idiom
Basque
Collection
Txikiberri
High
215
Width
170
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres