Maríak 20 urte ditu
Gallardo, Miguel
Basque

Synopsis Maríak 20 urte ditu

Badira zazpi urte eta erdi María eta biok argitaratu zela -Maríak 20 urte ditu jada-, eta Miguel Gallardo berriro datorkigu alabaren begiratua eta hark munduarekiko duen harremana kontatzera. María, artean ere, Kanarietan bizi da, eta aita Bartzelonan, handik hiru ordura hegazkinez. Jada ez dira resort batera joaten oporretan, "giriez nekatu baikara" azaltzen du Miguel Gallardok irribarrez. "Orain, uda partean, Bartzelonara eta eta Costa Bravara joaten gara". Elkarrekin pasatzen duten udako hilabete eta erdi horretako egunkaria da hau, egiten dituzten eta gertatzen zaizkien gauzena. "Orain ere sarri egiten dugu barre, eta zerrendak, eta Mariak jartzen duen musika entzuten dugu. Maríak Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du, baita lehengo irribarre itsaskor bera, eta lehengo umore berezi hori. Zortzi urte pasatu dira María eta biok idatzi eta marraztu nuenetik, eta harrezkero María asko hazi da, gauza batzuk aldatu dira eta beste batzuek bere horretan jarraitzen dute; halako gauzez eta etorkizunaz mintzo da liburu hau" adierazi du Miguel Gallardok. Argitaratu zen unetik beretik, arrakasta handia lortu du María eta biok lanak. Gaztelaniazko edizioan 20.000 ale baino gehiago saldu dira eta beste 9 hizkuntzatan argitaratu da (errusiera, frantsesa, italiera, alemana, portugesa, poloniera, katalana, galegoa eta euskara), Catalunyako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta zinemarako bertsioa ere egin da, Félix Fernández de Castrok zuzendurik. Liburu horren eraginez, munduko hainbat tokitan eman izan ditu Miguel Gallardok hitzaldiak autismoari buruz, eta orain, Maríak 20 urte ditu honekin, neskaren begiratua nola aldatu den erakustera datorkigu.
EAN
9788416251100
Editorial
Year of edition
2015
pages
64
Binding
Tapa dura
Idiom
Basque
Collection
Nobela Grafikoa
High
240
Width
170
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres