TALMUDAREN ANTOLOGIA
VV.AA.
Basque

Synopsis TALMUDAREN ANTOLOGIA

Azken bi mila urteetako judaismoan, Biblia bera bezain garrantzitsua da Talmuda, hots, Bibliaren irakurketaren irakurketa, interpretazioaren interpretazioa.
Erromatarrek Jerusalemgo tenplu bikaina suntsitu zutenean (K.o.70ean), hondamendi larria eraldaketa erlijioso sakon baterako abagune bihurtu zuten errabino edo maisu juduek: tenpluko kultuaren ordez, Bibliaren irakurketa eta interpretazioa bilakatu zen erlijioaren ardatz; apaizak desagertu egin ziren eta errabinoak bilakatu erlijioaren gidari. Eta errabinoek horixe egin zuten harrezkero menderik mende: idatzia eta esana behin eta berriro irakurri, esanahi zaharretan berriak bilatu, arauak eguneratu.
Errabino horiek I. mendetik VI.era bitartean ahoz aho emandako irakaspenak jaso zituen Talmudak dozena bat inguru liburukitan. Literatura ugari bezain aberats honen antologia eskaintzen dugu hemen. Gogoeta sakon eta istorio nahiz ipuin txit interesgarri asko aurkituko dituzu bertan.
EAN
9788483945544
Publisher
Year of edition
2011
pages
352
Binding
Soft cover or pocket
Idiom
Basque
Collection
ERLIJIOEN JAKINDURIA
High
150
Width
210
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters