Z FAMILIA
HUTCHINS, PAT
Basque

Synopsis Z FAMILIA

Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute!



...Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua ; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da : fikzioarena eta magiarena. Z familia (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarri-egingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitate-irrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta aukerez betetzen du ; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur daitekeen egun ederretako ametsean bizi da.



Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak « irudimentsu, original eta moderno » gisa definitu zuen obra.
EAN
9788476816486
Year of edition
2010
pages
32
Binding
Hard cover
Idiom
Basque
Collection
SIN COLECCION
High
225
Width
225
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters