- Libros
- LITERATURA
- 100 EUSKAL SINBOLO
- Libros
- LITERATURA
- 100 EUSKAL SINBOLO
Synopsis 100 EUSKAL SINBOLO
Liburu honetan, irudiz oparo hornituta, euskal Historia garaikidean aditu handienetako batzuek osatutako lantaldeak 100 euskal sinbolo adierazgarrienak aztertu ditu: Gernikako arbola, ikurrina, lauburua, arrano beltza, ardi latxa, Agur Jaunak, Aberri Eguna edota Espainiako Gerra Zibila, adibidez; baita baserria, irrintzia, pilota, bertsolaritza, Olentzero, txalaparta edo Guggenheim Museoa ere; eta Aitor, Lope Agirre, Sabino Arana, Unamuno edo Pasionaria bezalako pertsonaiak ere bai. Kasu bakoitzean, modu labur eta zehatzean daude aztertuta sinboloaren jatorria eta esanahia, nola iritsi den euskal sentimendu konkretu baten adierazle izatera eta ze nolako eztabaidak eragin izan dituen.
Azpitituluak (Identitatea, kultura, abertzaletasuna) liburuaren ikuspuntua zehazten du: euskal identitatearekin, gure kulturarekin eta politika garaikidearekin gehien lotzen diren sinboloei erreparatzen die.