- Libros
- NOVELA GRAFICA
- Ahanzturaren leizea
- Libros
- NOVELA GRAFICA
- Ahanzturaren leizea
Synopsis Ahanzturaren leizea
Pepica Celdaren ahanzturaren kontrako borroka pertsonal horretan funtsezkoa izan zen Leoncio Badíaren, herriko hilerrian hobiratzaile jardutera kondenatu zuten errepublikano gaztearen, jarduna. Bizitzaren zentzuak eta unibertsoaren ordenak obsesionaturiko gizona zen Leoncio, eta hainbat urtez, ezkutuan eta bizitza arriskuan jarriz, gerrako errepresaliatuen alarguntsei lagundu zien haien gorpuzkiak identifikatzen eta ahalik eta modurik duinenean lurperatzen, hobiak lokalizatzen eta gorpuzkien artean mezuak ezkutatzen, sinesten baitzuen norbaitek, noizbait, handik aterako zituela.
Iraganera egiten du bidaia Paco Rocak 'Ahanzturaren leizean' Rodrigo Terrasarekin batera (dokumentazio lan garrantzitsua egin du, ideiak emateaz gain), Leoncio eta Joséren benetako historia berreskuratzeko, Espainiako gerra amaitu ondoren ankerki zigortu zituzten hamarna milaka herritarren adibide baitira. Eta, horrez gain, lagun egiten dio Pepica Celdari memoria mesprezatzeko tema duen herri baten zitalkeriak argitu nahian ibili behar izan zuen labirinto lazgarrian.