Amerikanuak
William Anthony Douglass
Basque

Synopsis Amerikanuak

Ez da harritzekoa euskaldunek Mundu Berrian izandako bost mendeko parte-hartzea hain isilean pasatu izana historia-liburuetan. Erreserba euskal nortasunaren markarik sakonena izan da beti. Eta hala ere, harritzeko modukoa izan da parte-hartze hori. Euskal marinelak aitzindari izan ziren ozeano ezezagunak zeharkatzen baleen atzetik, eta ziurrenik ezarria zuten begia Ternuan eta Kanadan 1500eko hamarkadaren hasierarako, edo agian lehenago. Euskal ontzi eta marinelei esker egin zen Kristobal Kolonen lehen espedizioa. Ordutik aurrera, euskaldunak presente egon ziren Hego Amerikaren, Mexikoren, Kalifornia espainiarraren eta Mendebalde Urrunaren konkistan eta kolonizazioan. Euskaldunek Mundu Berrian egindako lanen aztarna sarritan lauso horiei jarraitzeko ardura hartu dute beren gain William Douglass antropologoak eta Jon Bilbao historialariak. [] Ondo samar informatutako legoa eta guraso euskaldunak dituen amerikarra naizen aldetik, esan beharrean nago liburu hau "Amerikanuak: Euskaldunak Mundu Berrian" garrantzi handiko mugarria dela. Bere edukia aurrerapauso handi bat da, horretan nago, Mundu Zaharrak Ipar Atlantikoan, Latinoamerikan eta Mendebalde Urrunean izandako parte-hartzearen historia ezagutzeko bidean. Robert Laxalt
EAN
9788491724537
Année d'édition
2025
pages
528
langage
Basque
nº colección
283
Collection
(EUS).SAIO ETA TESTIGANTZA
Haute
240
Largeur
170
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres